Gizartea
Erortzea
Iruñeko San Gregorio kalea hesituta dute eraikin baten zati bat behera etorri delako
EITB Media
Hirugarren solairuko lurra erori da. Suhiltzaileen teknikariek eta arkitektoa eraikinak izan dituen kalteak baloratzen ari dira. Solairu horretan ez zen inor bizi eta ez da inor zauritu.
-
San Gregorio kalea, hesituta. EITB.
Iruñeko Alde Zaharrean kokatutako San Gregorio kalea hesituta dago arratsaldeko lehen ordutik, kale horretako 42. zenbakian dagoen eraikin bat partzialki erori ondoren. Ez da inor zauritu eta eraikina hustu dute.
Udaltzaingoaren iturriek jakinarazi dutenez, inor bizi ez den hirugarren solairuko lurzorua behera etorri da da. Suhiltzaileak bertaratu dira etxebizitza habetzeko, eta arkitektoa eraikinak jasan dituen kalteak eta haren egoera aztertzen ari da.
Izaskun Zozaya Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza zinegotziak jakinarazi duenez, lehen solairuak ondo eusten dio eta teilatua, kaltetuta dagoen arren, ez da erori.
Eraikin mugakideetan lo egiten duten pertsona gutxiei ostatu emango diete gaur gauean, arriskurik ez dagoela ziurtatu arte.