Gizartea
ABISUA
Bainua debekatu dute Ipar Euskal Herriko zazpi hondartzatan, uraren kalitatea dela eta
EITB MEDIA
Angeluko, Donibane Lohizuneko, Ziburuko eta Hendaiako hondartzetan kutsadura maila altua atzeman dute.
-
Hendaiako hondartza. Argazkia: Javier Ruiz Garcia
Ipar Euskal Herriko kostaldean, zazpi hondartzatan bainua debekatu dute larunbat honetan. Kalilo euskal kostaldeko hondartzei buruz informazioa ematen duen aplikazioak adierazi duenez, Angelun, Donibane Lohitzunen, Ziburun eta Hendaian uraren kalitatea ez da bainurako egokia. Hendaiaren kasuan, dena dela, debekua bi ahizpen ingurura mugatu da. Hondartza handian bandera berdea jarri dute.
Horrez gain, kostalde osoa alertan dago, gaur eta bihar, itsas korronteak direla eta.