Itxi

Gizartea

Eurien ondorioak

Lau familia ebakuatu dituzte Donostiako Ulia pasealekuan, mendi-magaletik harri batzuk jausi ondoren

EITB Media

Azken egunetako eurien ondorioz, harri batzuk erori dira 38. eta 40. zenbakien parean.

  • Mendi-magaletik erori diren harriak. Argazkia: Donostiako Udala

    Mendi-magaletik erori diren harriak. Argazkia: Donostiako Udala

Lau familia etxetik ebakuatu dituzte Donostiako Ulia pasealekuan, mendi-magaletik harri batzuk jausi eta gero.

Udaletik azaldu dutenez, azken egunetako eurien ondorioz harri batzuk erori dira 38. eta 40. zenbakien parean.

Hori dela eta, badaezpada, 10 pertsonak etxetik kanpo pasatuko dute gaua, eta Udalak hotela eskaini die.