Gizartea
Radio Euskadi
Javier Landeta: "Luis Rubialesen dimisioa erabaki egokia da"
EITB MEDIA
Euskadiko Futbol Federakundeko presidenteak Rubialesen dimisioa babestu du Radio Euskadin, eta krisi garai oro "hobetzeko" eta "eboluzionatzeko" une aproposa dela gogorarazi du.
-
Javier Landeta, Euskadiko Futbol Federakundeko presidentea. Artxiboko irudia.
Javier Landetak, Euskadiko Futbol Federakundeko (FVF-EFF) presidenteak, Luis Rubialesen dimisioa babestu du Radio Euskadiko Boulevard saioan. Horrekin batera, presidenteak federazioa eta erakundeak bizi dugun garaira egokitzeko unerik egokiena dela azpimarratu du.
"Gertaeren larritasuna eta horien kudeaketa ikusita, Luis Rubialesen dimisioa erabaki zuzena da", adierazi du Landetak, Rubialesek Jenni Hermosori emandako musuari buruz.
Hala ere, presidenteak baieztatu du ez duela oraindik Espainiako Federazioko presidentearen erabakiari buruzko informazio ofizialik.
Gaurko Batzarrera ez joatearen erabakiari dagokionez, argi utzi du lurralde-federazio guztiek "erabat libre eta independienteki" hartu dutela haien erabakia.
Amaitzeko, Landetak nabarmendu du horrelako gertaerek gauzak aldatzeko balio behar dutela, baita federazioa eta erakundeak ere: "Katarsi edo krisi bat dagoen bakoitzean (...) una garrantzitsua da hobekuntzak bilatzeko. Erakunde batek nola funtzionatzen duen aztertu behar da eta, ahulgunerik egotekotan, hobetzeko eta eboluzionatzeko lan egin (...) erakundeak egungo egoerara egokitu behar ditugu".