Euskadiko Futbol Federakundea ez da Espainiako Federazioak antolatutako biharko batzarrera joango
Euskadiko Futbol Federakundeak (FVF-EFF) Espainiako Federazioak biharko antolatutako premiazko batzarrera joango ez dela ofizial egin du, komunikatu baten bitartez. Era berean, Gipuzkoako eta Arabako Federazioek ere uko egin diote Espainiako Federazioak antolatutako batzarrera joateko gonbidapenari.
"Munduko Txapelketako finaleko sari banaketan gertatutakoaren larritasuna dela eta, eta ondorengo gertaeren kudeaketa ikusita, Euskadiko Futbol Federakundea ez da joango Espainiako Futbol Federazioaren batzarrera", adierazi du Federakundeak.
Hori dela eta, hurrengo egunetan gertatzen denaren arabera, presidenteak Federazioaren Zuzendaritza Batzordean jarraituko duen ala ez erabakiko dela gaineratu du.
Gipuzkoak eta Arabak ere, uko
Gipuzkoako Futbol Federazioak (FGF-GFF) eta Arabako Futbol Federakundea (FAF-AFF) ere uko egin diote batzarrera joateko gonbidapenari. Gipuzkoarrak bere komunikatuan azaldu duenez, Federazioak ez baitu Espainiako Futbol Federazioaren Batzarrean boto emateko eskubiderik.
Euskadikoak esan bezala, biek gertatutakoaren arabera hartuko dute presidentea erakundean jarraitu edo ez jarraitzearen erabakia.
Albiste gehiago gizartea
Bertan behera geratu dira larunbat honetako Abandoibarrako lehen kontzertuak, "muntaketan izandako arazo batengatik"
"Udalarekin zerikusirik ez duten arrazoiek" eragin dute etetea.
Francis Diezek Marijaiari eskainitako Oda batekin abiatu du Aste Nagusia, "jaiaren gure jainkosa"
Aurtengo pregoilariak "ludikoa" den ororekin amain ematera gonbidatu du, jaiak "espazio seguru" eta aldarrikatzaile bihurtzeko beharra ahaztu gabe.
17 urteko mutil bat hil da Allozko urtegian, itota
SOS Nafarroak horren desagerpenaren abisua jaso du lehentxeago. Logroñokoa zen, eta bere familiarekin ari zen bertan eguna igarotzen.
Uzta biltzen, sua itzaltzen: nekazarien eguneroko borroka
Tenperaturak gora egitearekin batera, sua pizteko arriskuak ere gora egiten du, eta arriskua handiagoa izaten da nekazaritzarekin lotutako lanak egin behar izanez gero; uzta biltzeko orduan, adibidez. Araban, ez dute neurririk agintzen suteak saihesteko, baina nekazariek neurriak hartzen dituzte suterik ez izateko.
Ertzaintzak baztertu egin du Legazpin hilda aurkitutako gizona indarkeriaz hil izana
Ostiral goizean gorpua aurkitu ondoren ireki zuten ikerketa amaitutzat jo dute jada.
Milaka hektarea kiskali dira eta pertsona ugari ebakuatu dituzte Galizian eta Gaztela eta Leonen suteen eraginez
Herritar asko kezkatuta eta ezinean agertu dira beren etxeak erretzen ari direlako. Ponferrada inguruetatik 300 lagunetik gora ebakuatu dituzte, eta 3.000 herritar daude etxetik kanpo Leonen. Galizia osoan, 18 sute handi daude oraindik piztuta, eta 43.500 hektarea erre dira jada.
Ongi Etorri Errefuxiatuakek "giza eskubideen urraketa sistematikoa" salatu du, Gorlizko eta Plentziako hondartzetan
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak 'Marea Horia' ekimenaren edizio berri bat aurrera eraman du Gorlizko eta Plentziako hondartzetan, "munduan ematen ari den giza eskubideen urraketa sistematikoa salatzeko". Manifestazioan hildako migratzaileak gogoratu dituzte lore-eskaintza sinboliko batekin eta manifestu bat irakurrita. Plataformak "gerra-politikak eta migratzeko eskubidea erabiltzen dutenen aurkako bazterketa-neurrien amaiera" eskatu du.
Hiru autonomia erkidegok alerta bateratua igorri dute Europako Mendietan jarduerak saihesteko
Gaztela eta Leonek, Asturiasek eta Kantabriak emergentzietarako komunikazio-sistema masiboa erabili dute larunbat honetan, Europako Mendietan dauden herritarrei mendietan edozein jarduera bertan behera utz dezaten eskatzeko. Lehen aldiz erabili dute hiru autonomia erkidegok zerbitzua modu bateratuan. Mezua 11:30ean bidali dute.
Pirotecnia Valencianak eskuratu du aurtengo Urrezko Maskorra Donostiako Aste Nagusiko Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketan
Super Amara Epaimahai Gazte Saria, berriz, Castelloko Peña Roja pirotekniarentzat izan da.
Espainiako sute-boladak nekazariak eta ekologistak batu ditu: "Sua neguan itzaltzen da mendiak garbituta"
Suteak prebenitzeko eta itzaltzeko operatiboen profesionalizaziorik eza eta prekarizazioa dira hainbat eragilek aipatutako beste faktore batzuk.