Gizartea
erreskateak
Bost gipuzkoar erreskatatu dituzte Aragoiko Pirinioetan
eitb media
Lau gazte harkaitzetan harrapatuta geratu ziren ibilbidean galdu ostean, eta bosgarren gizon bat bero-kolpe baten ondorioz artatu zuten.
Guardia Zibilak bost pertsona erreskatatu zituen atzo, asteazkena, bi operaziotan, Aragoiko Pirinioetako leku ezberdinetan.
Lehenengo erreskatea 12:20 inguruan izan zen. 23 eta 24 urteko lau gazte gipuzkoar oso lur-eremu nahasi eta malkartsu batean harrapatuta geratu ziren, Garmo Negro gailurra jaisteko bidean galdu ondoren.
Gero, 56 urteko gizon bat osasun-zentro batera eraman behar izan zuten, bero-kolpe baten ondorioz. Mendizalea Forau de Aigualluts ibilbidea egiten ari zen, Pirinioetako Benasque udalerrian.