Gizartea
Elkarrizketa Radio Euskadin
Bihar freskatzen hasiko da, ipar-mendebaldeko haizeari esker
Mikel Dominguez | EITB Media
Jose Antonio Aranda Euskalmeteko meteorologia arduradunak azaldu duenez, haize freskoagoak Bizkaiko kostaldea freskatuko du, eta azken orduan Arabako Errioxan ere nabarituko dute.
-
Urbia (Gurutze Azcarate)
-
Baztan (Joxe Zubieta)
-
Lekeitio (Iñaki Zenitagoia)
-
Urbia (Gurutze Azcarate)
-
Usurbil (Maria Jesus Echeverria)
-
Ondarroa (Itziar Alberdi)
-
Oñati (Gurutze Azcarate)
-
Irun (Carmen Merino)
-
Bilbo (Begoña Barrutia)
-
Lekeitio (Iñaki Zenitagoia)
-
Garai (Txaro Ortiz de Zarate)
-
Getaria (Itziar Etxarte)
Jose Antonio Aranda Euskalmeteko meteorologia arduradunak iragarri duenez, bihar freskatzen hasiko da. Arandak Radio Euskadiko mikrofonoetan hitz egin du LABIren bileraren ostean. Izan ere, LABI egoera meteorologikoaren arriskua zaintzen ari da, eta alarma gorria aktibatu du muturreko tenperatura altuengatik Euskal Autonomia Erkidego osoan.
Bihar egoera "auzoz auzo" aldatuko da, azaldu du Arandak. Goizean goizetik nabarituko da ipar-mendebaldeko haizea Bizkaiko kostaldean, eta pixkanaka, Gipuzkoara zabaltzen joango da eta, ondoren, barnealdera. "Egunaren azken orduetan, uste dugu haize freskoagoa Arabako Errioxako gune batzuetara ere irits daitekeela", esan du Arandak.
Prezipitazioei dagokienez, ez da asko botako duenik aurreikusten, urteko sasoi honi eta ipar-mendebaldeko egoerari dagokiena, besterik ez. "Datozen egunetarako ez da euri asko aurreikusten oraingoz, baina oso bestelako egoera batera pasatuko gara", esan du Arandak.
Beroarekin batera, sute arriskua ere handitu egiten da. Arandak azaldu duenez, indizea altu dago, eta gaueko azken orduan igoko da, batez ere suteak itzaltzeko zailtasunagatik eta hedatzeko abiaduragatik. Arriskua handiagoa izango da gaur gauean Kantauri isurialdean, eta "eguna igaro ahala", arriskua Arabako hegoaldera mugiruko da. "Kontu handiz ibili behar dugu surik ez egiteko eta suarekin ez jolasteko, ea ezer gertatzea saihesten dugun", eskatu du.