Gizartea
Trafikoa
Normaltasuna Belabietako tunelean, A-15 errepidean, estalkiaren zati bat jausi ondoren
EITB Media
Gertakariaren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute Donostiarako noranzkoan, eta auto-ilarak sortu dira.
Normaltasuna itzuli da Belabietako tunelera (Villabona, Gipuzkoa), gaur goizean azpiegituraren estalkiaren xafletako bat jausi ondoren. Hori dela eta, A-15 autobidea zarratu behar izan dute Donostiako noranzkoan. Hala, ilarak sortu dira, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Iturri horren arabera, 07:00ak pasatxo zirenean gertatu da, autobideko 149. kilometroan. Hasiera batean errepidea guztiz itxi dute Donostiako noranzkoan, eta 08:30erako eskuineko erreia zabaldu dute. Ertzaintzak Berastegitik bideratu du trafikoa.
Bi kilometroko ilarak sortu dira.
¿#Lur_Jausia #A15 Km 149 #Villabona-n Donostiako norantzan (Belabietako tunela) ¿Errei bai IREKITA.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) August 21, 2023
¿Desprendimiento en #A15 Pk 149 #Villabona-n sentido Donostia (Tunel de Belabieta) ¿Un carril ABIERTO.#Trafikoa