Itxi

Gizartea

Bilbo

Gorpu bat aurkitu dute Artxandan, indarkeria zantzuekin

EITB MEDIA

Gorpua eraikin abandonatu batean zegoen, funikularretik gertu. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

  • Gorpua jatetxe bat zenaren eraikin abandonatuan aurkitu dute. Argazkia: EITB MEDIA

    Gorpua jatetxe bat zenaren eraikin abandonatuan aurkitu dute. Argazkia: EITB MEDIA

Segurtasun Sailak baieztatu du indarkeria zantzuak zituen gorpu bat aurkitu dutela Artxandako (Bilbo) eraikin abandonatu batean, funikularretik gertu.

Gorpua goizeko 05:00etan aurkitu dute Miramar jatetxea zegoen eraikinean. Gorpuak indarkeria zantzuak zituen, eta Ertzaintzak dagokion ikerketa abiatu du gertaeraren nondik norakoak argitzeko.

Ikerketa Bizkaiko Lurraldeko Ikerketa Kriminaleko Zerbitzuaren esku gelditu da, Polizia Zientifikoaren laguntzarekin.

11:00ak pasata, gorpua Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute, identifikatu eta autopsia egiteko.

Jatetxea 2019an itxi zuten eta gaur egun oso egoera txarrean dago. Dena dela, jendea ibiltzen dela bertatik kontatu diote hainbat bizilagunek EITBri.