Itxi

Gizartea

Huescako pirinioa

Mendizale nafar bat hil da Posets-Maladeta Parke Nazionalean, Benasquen, ehun metro erorita

AGENTZIAK | EITB MEDIA

52 urteko mendizale aditua astelehenean hasi zen, bakarrik, Llosasko gailurrerako bidea egiten.

  • Istripuaren gunea

    Istripuaren gunea. Argazkia: EITB Media.

Zangozako 52 urteko mendizale bat hil da Benasquen, Huescako Pirinioetan, Posets-Maladeta Parke Nazionaleko Llosas gailurrean, ehun bat metro erorita.

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, astearte honetan, 00:05ean, partikular baten dei bat jaso du, astelehenean Llosasko gailurrerako bidea hasi duen senide baten berririk ez zuela jakinarazteko.

Deia jasotakoan, Benasqueko Mendiko Erreskate eta Esku-hartze Taldeak (GREIM) pertsona hori aurkitzeko lanak hasi ditu. Mendizale aditua da, baina huts egin du, Guardi Zibileko kideen esanetan.

Goizeko lehen orduan, Benasqueko helikopteroa aktibatu dute bilaketari ekiteko. Zonaldearen gainetik hegan egin eta hainbat aldiz gailurretik igaro ondoren, 10:30 inguruan mendizalearen gorpua aurkitu dute. Ehun metro inguru erorita hil da.

Epailearen baimena lortu ondoren, gorpua jaso eta Benasquera jaitsi dute. Handik, hileta-zerbitzuek Huescako Ospitale Probintzialera eraman dute.