Itxi

Gizartea

Gipuzkoa

Euromillones zozketak milioi bat euroko saria utzi du Hernanin

Agentziak | EITB MEDIA

Irabazlearen gordekina Elkano tabernan saldu zuten, Gipuzkoako udalerriko Latsunbe Auzoa kalean.

  • Euromillones zozketaren txartel bat, artxiboko irudian.

    Euromillones zozketaren txartel bat, artxiboko irudian.

Ostiral honetan egindako Euromillones zozketak milioi bat euroko saria utzi du Hernanin (Gipuzkoa), Loterías y Apuestas del Estado erakundeak jakitera eman duenez.

Irabazlearen gordekina Elkano tabernan saldu zuten, Latsunbe Auzoa kalean, iturriak zehaztu duenez.

Bederatzigarren aldia da, 2016ko irailean zozketa hasi zenetik, "Euromillonesen milioia" saria Gipuzkoan jasotzen dena. Orain arte, Zumarraga, Zumaia, Getaria, Donostia, Pasaia, Elgoibar eta Hernani udalerrietan saldu dira txartel saridunak.