Itxi

Gizartea

Donostia

100etik gora karabela portuges jaso dituzte Donostiako hondartzetan

EITB Media

Protokoloa martxan jarri zutenetik lehen aldiz, bandera gorria jarri dute Zurriola hondartzan.

  • Donostiako badian FCCren garbiketa zerbitzuak gaur bildutako karabelak

    Donostiako badian FCCren garbiketa zerbitzuak gaur bildutako karabelak

Bandera gorria jarri dute gaur Donostiako Zurriola hondartzan, bi ziztada izan baitira. Kontxan, Ondarretan eta Santa Klara uhartean, berriz, bandera horia jarri dute karabela portugesaak daudelako.

Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, "ale asko" sartzen ari dira Aquariumaren eta Santa Klara uhartearen artean, eta azken horren eta Loretopearen artean.

Haize- eta marea-baldintzak "aproposak dira", eta "nolabait espero zen" karabela portugesak iristea Donostiako hondartzetara.

Orain arte, 100etik gora atera dituzte badian uretatik.