Itxi

Gizartea

BEROA

Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) alerta fasea ezarri du Jaurlaritzak, beroagatik

EITB MEDIA

Ondorioz, Jaurlaritzak gertutik jarraituko du egoera, tenperatura altuengatik sor daitezkeen premiei aurre egiteko eta herritarrei une oro informazioa emateko.

  • Gizon bat iturri batean bustitzen

    Gizon bat iturri batean bustitzen. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) alerta fasea ezarri du, asteazkenean tenperatura maximoak 34 ºC ingurukoak izan daitezkeelako kostaldean eta 40 ºC ingurukoak barnealdean. 

Alerta fasea indarrean den bitartean, Jaurlaritzak gertutik jarraituko du egoera, beharrezko baliabideak jarriko ditu eta herritarrei beharrezko informazioa emango die. Horrez gain, larrialdi fasean beharrezkoak izan daitezkeen prozedurak, bitartekoak eta baliabideak egiaztatuko ditu, "batez ere oso ohikoak ez diren tokietan".

Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du 12:00etatik 21:00ak arte asteazken honetan, "muturreko tenperatura oso altuak" espero baitira.