Itxi

Gizartea

NAfarroa

21 urteko emakume tafallar bat hil da Larraunen auto istripu batean

I.G. | eitb media

Ezbeharra ostiralean gertatu da, 20:40ean, A15 autobidean. Hildakoarekin batera beste emakume bat zihoan autoan, 21 urtekoa eta tafallarra bera ere bai, eta Nafarroako Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.

  • Istripua izan duen autoa, A15ean

    Istripua izan duen autoa, A15ean. Argazkia: Guardia Zibila

21 urteko emakume tafallar bat hil zen atzo, ostirala, Larraunen (Nafarroa) izan zen auto istripu batean, 20:40k aldera.

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, ezbeharra A15ean izan zen, aipatutako herriaren parean, auto ezkerreko erreitik zihoala iraulita, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.

Hildakoarekin batera beste emakume bat zihoan, 21 urtekoa eta Tafallakoa, eta istripuan zauritu ostean, Nafarroako Ospitalera eraman zuten pronostiko erreserbatuarekin.