Itxi

Gizartea

Istripua Gipuzkoan

Pertsona bat hil eta beste bat zauritu da Bergaran, bi autok aurrez aurre talka eginda

EITB Media

Istripua 18:10 aldera gertatu da GI627 errepideko 50. kilometroan, eta errepidea erabat itxita egon da hainbat orduz ezbeharraren ondorioz. Ertzaintzak zirkulazioa Osintxu auzotik desbideratu behar izan du.

  • Ertzaintza, zirkulazioa Osintxu auzotik desbideratzen. Irudia: EITB

    Ertzaintza, zirkulazioa Osintxu auzotik desbideratzen. Irudia: EITB

54 urteko pertsona bat hil eta beste bat zauritu da gaur arratsaldean Bergaran (Gipuzkoa), bi autok (Opel Astra eta Ford Focus) aurrez aurre talka eginda, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez.

Istripua 18:10 aldera gertatu da GI627 errepideko 50. kilometroan, eta errepidea erabat itxita egon da hainbat orduz ezbeharraren ondorioz. 21:30 aldera errepideko bi erreiak berriz zabaldu dituzte.

Bertaratu diren larrialdi zerbitzuek bi gidariei lagundu diete. Osasun-langileek bizkortzeko maniobrak egin dituzten arren, lehen ibilgailuaren gidaria, 54 urteko gizon bat, hil egin da.

Bigarren gidaria ospitalera eraman dute, zauriekin.

Ertzaintzak zirkulazioa Osintxu auzotik desbideratu behar izan du, eta dagokion ikerketa jarri du abian, ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.