Itxi

Gizartea

Trafiko istripuak

Motozale bat hil da Getarian, erorikoa izan eta galtzadatik irtenda

EITB Media

Istripuan, oinezko bat zauritu da, eta Donostia ospitalera eraman dute. Aurten Euskadiko errepideetan hil den seigarren motozalea da.

36 urteko motozale bat hil da N-634 errepidean, Getarian (Gipuzkoa). Gidaria erori egin da, eta motorrak, galtzadatik irten ostean, hesia jo du, Segurtasun Sailak esan duenez.

Osakidetzako zerbitzu medikoak bertaratu dira, baina motozalea bertan hil da. Aurten Euskadiko errepideetan hil den seigarren motozalea da.

Trafiko istripua 19:05ean gertatu da, eta oinezko bat zauritu da. Donostia ospiralera eraman dute.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du ezbeharra zerk eragin duen argitzeko.

Errepidea erabat itxi dute 25. kilometro-puntuan.