Gizartea
TRAFIKOA
Normaltasuna EAEko errepideetan, egunean zehar auto-ilara puntualak izan ondoren
Agentziak | EITB Media
A-1 errepidetik AP-1erako irteera, Armiñonen, eta AP-8ko ordainlekua, Irunen, izan dira igande honetan intzidentzien bi puntu bakarrak.
-
Auto-ilarak Irunen. EITB Media.
Frantziatik Penintsulako hegoalderantz doazen ibilgailu askok eta A-1 errepidean, Trebiñuko Konderrian (Burgos), izandako trafiko-istripu batek 4 eta 6 kilometro arteko auto-ilarak eragin dituzte gaur arratsaldean A-1 errepidetik AP-1erako irteeran, Armiñonen (Araba), Burgoserako noranzkoan.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez 13:00 aldera AP-8ko ordainlekuan zeuden auto-ilarak desagertu dira, Irunen (Gipuzkoa), Bilborako noranzkoan.
Ibilgailuen joan-etorria handia da asteburu honetan, oporralditik itzultzen direnen eta abiatzen direnen ondorioz.
¿ Saihestu trafiko ugariko egun eta orduak.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) July 29, 2023
¿¿ Informazio gehiago:
¿¿ 011
¿ https://t.co/fAGI8ed2RK#Aholkua #Uda23 #Trafikoa pic.twitter.com/C80tzwB8d4