Gizartea
Trafikoa
Normaltasuna errepideetan, egunean zehar auto-ilarak izan ondoren
EITB Media
Gaur abiatu da, udako oporrak tarteko, irteera operazioaren bigarren fasea. Asteburuan trafiko dentsitate handiena espero da, oporretatik datozenei opor-lekura doazenak batuko baitzaizkie.
-
N-622, A1 eta Gasteiz arteko bidegurutzea. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza
-A8 errepidean, Kantabriarako norabidean, 9 kilometro arteko auto-ilarak izan dira arratsaldean.
-A1 errepidean, Armiñonen (Araba) ere ilarak izan dira.
-Era berean, N-622 errepidea, A1 eta Gasteiz arteko bidegurutzean ere pilaketak izan dira egunean zehar.
-Eta A1ean, Gasteizen, Madrilerako norabidean.
Gaur abiatu da, udako oporrak tarteko, irteera operazioaren bigarren fasea. Asteburuan trafiko dentsitate handiena espero da, oporretatik datozenei opor-lekura doazenak batuko baitzaizkie.