Itxi

Gizartea

TRAFIKO ISTRIPUA

Burlatako 34 urteko moto gidari bat larri zauritu da Aibarren (Nafarroa), auto baten aurka talka egin ostean

EITB MEDIA

Ezbeharra 23:30ak aldera gertatu da NA-132 errepidean. Foruzaingoa istripu larriaren arrazoiak ikertzen ari da.

  • Burlatako motorzale bat larri utzi duen istripuaren irudia. Argazkia: Foruzaingoa

    Burlatako motorzale bat larri utzi duen istripuaren irudia. Argazkia: Foruzaingoa

Burlatako 34 urteko motorzale bat oso larri zauritu da bart Aibarren (Nafarroa) izandako trafiko-istripu batean, Foruzaingoaren arabera. Ezbeharra 23:30ak aldera gertatu da NA-132 errepidean, motorrak ibilgailu bat jo duenean.

Suhiltzaileak, anbulantzia, Foruzaingoko trafikoko patruilak eta atestatuen brigadako kideak bertaratu dira, eta eginbideez arduratu dira.