Itxi

Gizartea

Indarkeria matxista

Emakume batek sexu-erasoa salatu du Plentziako jaietan

Agentziak | EITB Media

Eraso matxisten gaitzespen gisa, herriko ekitaldi guztiak bertan behera gelditu dira 14:30etik 15:30era eta dozenaka lagunek parte hartu dute 14:30erako Udalak deitutako elkarretaratzean.

0:43

Plentzian (Bizkaia) izandako sexu-eraso batengatik neska gazte batek jarritako salaketa ikertzen ari da Ertzaintza, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Bestalde, Udalak adierazi du gertakariak bart goizaldean izan direla, Madalena jaien testuinguruan, jai-giroan. 

Eraso matxisten gaitzespen gisa, herriko ekitaldi guztiak bertan behera gelditu dira 14:30etik 15:30era eta dozenaka herritar bildu dira Astillero plazan Udalak deitutako elkarretaratzean.