Itxi

Gizartea

ISTRIPUA

Lizarrako txirrindulari bat hil da Allinen, errepidetik atera eta lurrera erorita

EITB MEDIA

56 urteko gizonezko bat da hildakoa. Atzo arratsaldean izan zen istripua, 19:30 inguruan, NA-132A errepidean.

  • Allin, atzo. Argazkia: Foruzaingoa

    Allin, atzo. Argazkia: Foruzaingoa

Lizarrako 56 urteko gizonezko bat hil da Allinen, bizikletarekin bidetik atera eta lurrera erorita.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, atzo arratsaldean izan zen ezbeharra, 19:30 inguruan, NA-132A errepidean.

Foru Poliziako patruila bat eta SOS Nafarroa larrialdietarako zerbitzuko langileak bertaratu ziren.