Itxi

Gizartea

Bizkaia

Renfek gaurtik aurrera ezarriko du tarifen integrazioa Bilboko Aldirietako gunean

Agentziak | EITB Media

Hala, garraio titulu bakar batek eremu bereko sare osoan zehar mugitzeko balioko du.

  • Renfe Aldiriak. Artxiboko argazkia: EFE

    Renfe Aldiriak. Artxiboko argazkia: EFE

Gaurtik aurrera, uztailak 17, Renfek tarifen integrazioa egingo du Bilboko Aldiriko Renferen gunean, honako linea hauek osatuta: C-1 (Bilbo-Santurtzi), C-2 (Bilbo-Muskiz), C-3 (Bilbo-Urduña) eta C-4 (Bilbo-Balmaseda/Kaltzada). Hala, garraio titulu bakar batek eremu bereko sare osoan zehar mugitzeko balioko du.

Jarduketa horri esker, merkaturatuko diren garraio tituluak berdinak izango dira zabalera metrikoko aldirietarako (lehengo Feve) eta zabalera konbentzionaleko aldirietarako. Hori dela eta, Renfek jakinarazi duenez, Bilboko Renfeko aldirietan erabili ahal izango dira.

Tarifak bateratzeak ez dakar, inola ere, tarifak igotzea. Aitzitik, gaurtik aurrera merkaturatzen diren garraio tituluetarako, preziorik txikiena ezarriko da ibilitako zonalde kopuru bererako, Renfek zehaztu duenez.

Doako abonua

Tarifen integrazioa Bilboko aldirietako gunean ezartzeak ez ditu aldatzen gaur egun indarrean dagoen doako abonuaren erabilera baldintzak, ezta baliozkotasuna ere. Tarifak homogeneizatuta, abonu bera erabili ahal izango da lau aldirietan, orain arte bezala bi abonu desberdin eskatu beharrik gabe.

Horrela, gaur egun Santurtzi, Muskiz edo Urduña helmuga duten aldirietan doako abonu baten titularra den pertsona batek doako abonu horrekin bidaiatu ahal izango du aldirietan, Balmaseda/Kaltzadara joateko.