Itxi

Gizartea

Bizkaia

Gizon bat hil da Mundakan traktorearekin lanean ari zela BI-2235 errepidera amilduta

Agentziak | EITB Media

Ezbeharra eguerdia pasatxo jazo da, baserritarra errepidetik gertu dagoen landa batean lanean ari zenean. Antza, ibilgailua irauli eta bidera jausi da. Oraingoz ez dute lan istriputzat jo.

  • Hildakoa errepidetik gertu dagoen landa batean ari zen lanean. Argakzia: Bomberos Bizkaia

    Hildakoa errepidetik gertu dagoen landa batean ari zen lanean. Argakzia: Bomberos Bizkaia

Gizonezko bat hil da gaur Mundakan (Bizkaia), traktorearekin lanean ari zela, BI-2235 errepidera amilduta, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Ezbeharraren ondorioz, erreietako bat itxi du Ertzaintzak Gernikarako noranzkoan. 

Istripua 12:30ean jazo da. Baserritar bat ibilgailuarekin zebilen errepide ondoko landa batean lanean, eta argitu gabeko arrazoiak tarteko, traktorea irauli eta bidera erori da. 

Gidaria traktorearen barruan geratu da harrapatuta, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Bertan hil da.