Gizartea
Sua
Lau pertsona artatu dituzte Donostiako Gros auzoko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnasteagatik
Agentziak | EITB Media
Sua 16:00ak baino lehentxeago piztu da, Bermingham kaleko etxebizitza bateko bosgarren solairuko etxebizitza batean. Suhiltzaileak bertaratu dira eta sutea "azkar" itzali dute.
Lau pertsona artatu dituzte kea arnasteagatik, Donostiako Gros auzoko etxebizitza batean izandako sute batean, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.
Sua 16:00ak baino lehentxeago piztu da, Bermingham kaleko etxebizitza bateko bosgarren solairuko gela batean.
Aipatutako iturrien arabera, suhiltzaileak bertaratu dira eta sutea "azkar" itzali dute, baina lau pertsona horiek kea arnasteagatik artatu behar izan dituzte.
Sugarrek eta keak kalte materialak eragin dituzte sutea piztu den gelan.