Gizartea
Trafikoa
Auto-ilara luzeak izan dira A-8an, Kantabriarako noranzkoan, auto batek eta kamioi batek elkar jo ostean
EITB Media
Istripua auto batek eta kamioi batek elkar jotzean gertatu da, 16:30ean, Kantabriarako noranzkoan, Muskiz parean. Ezbeharrak zazpi kilometroko auto-ilarak eragin ditu, baina 20:30 aldera zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
A-8 autobian, arratsaldean, zazpi kilometroko auto-ilarak izan dira Muskizen (Bizkaia), Kantabriarako noranzkoan, auto batek eta kamioi batek talka egin ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Istripua auto batek eta kamioi batek elkar jotzean gertatu da, 16:30ean, Kantabriarako noranzkoan, Muskiz parean.
Autoaren gidaria zauritu egin da eta ospitalera eraman behar izan dute. Kamioiaren gidaria anbulantzia bateko osasun-langileek artatu dute.
Errepidea garbitu ondoren, 20:30 aldera zirkulazioa normaltasunera itzuli da.