Itxi

Gizartea

GERTAKARIA

Santanderretik Bilbora zihoan tren bat hustu dute tunel baten barruan matxuratuta geratu ostean

EITB MEDIA

Konboian 13 pertsona eta hainbat langile zihoazen. Pertsona guztiak ondo daude eta intzidentziak ez du eraginik izan aldiriko sarearen zirkulazioan. Bidaiariak autobusez eraman dituzte eta gertakariak ez du arazorik eragin aldiriko sarearen zirkulazioan.

  • Santander-Bilbo lineako trena hustu duten unea. Argazkia: EFE

    Santander-Bilbo lineako trena hustu duten unea. Argazkia: EFE

Kantabriako Guardia Zibilak Santander-Bilbo ibilbidea egiten ari zen aldiriko tren bateko 13 bidaiariak eta langileak ebakuatu ditu gaur goizean, Beranga herriko tunel batean matxuratuta geratu ostean.

Guardia Zibilak ohar batean adierazi duenez, 09:45ak aldera Adifek Institutu Armatuaren Larrialdietako Zentralari jakinarazi dio trenak matxura izan duela, segurtasun-protokoloa aktibatze aldera.

Konboian 13 pertsona zihoazen, baita une horretan trenbideko unitatean lan egiten zuten langileak ere. Herritarren segurtasunerako patruilak eta Guardia Zibileko agenteak bertaratu eta ebakuazioa hasi dute.

Bidaiari guztiak onik daude eta tarte bat oinez egin ondotik, autobusez eraman dituzte Praves herritik (Hazas de Cesto) Bilbora. Adifeko iturriek adierazi dutenez, intzidentziak ez du eraginik izan aldiriko sarearen zirkulazioan.