Gizartea
Zinemak
65 urtetik gorakoak astean behin 2 euroren truke joan ahalko dira Euskal Herriko 35 zinema-aretotara
EITB Media
Espainiako Gobernuak bultzatu eta asteartean, hilak 11, martxan jarriko den neurri horrekin, pandemia ostean ikusleak aretoetara itzultzea sustatu nahi da; izan ere, 65 urtetik gorako pertsonak dira pandemia ostean aretoetan zinemara joateko ohiturei berriro heltzea gehien kostatzen ari zaienak.
-
Zinema-areto bat.
Euskal Herriko 35 zinema-aretok bat egin dute Espainiako Gobernuak zinema ohiturak sustatzeko planarekin, eta uztailaren 11tik aurrera, 65 urtetik gorako pertsonak astean behin sarrera bi euro ordainduta joan ahal izango dira zinemara.
Planarekin bat egin duten aretoei, ahal dela, astearteetan sarreraren prezioa jaisteko eskatzen zaie (egun hori asteburura igaroko da aretoak larunbatean eta igandean bakarrik irekitzen badira edo astearteetan ixten badira).
Hona hemen atxiki diren euskal zinema-aretoen zerrenda:
Araba (3): Gorbeia Zinemak, Florida-Guridi Zinemak eta Yelmo Cines Boulevard.
Gipuzkoa (11): Cinesa Garbera, Cinesa Urbil, Modelo Aretoa, Usurbe Antzokia, Areria Aretoa, Bastero, Cine Gurea Antzokia, Oñatiko Zinema, Zelai Arizti, Multicines Niessen eta Ocine Mendibil.
Bizkaia (14): Meatzari Aretoa, Olalde Aretoa, Urdulizko Kultur Etxea, Cinesa Max Ocio, Cinesa Zubiarte, Multicines Siete, Golem Alhondiga, Ikusgarri Zinema, Gran Cinema Zugaza, Nestor Basterretxea Kultur Aretoa, Dock Cine, Getxo Zinemak, Yelmo Artea eta Yelmo Cines Megapark.
Nafarroa (7): Multicines Los Llanos, Golem (Baiona), Golem Yamagouchi, Golem La Morea, Ocine Tudela, Multicines Las Cañas eta Cines Itaroa.
420 zinema Espainiako Estatu osoan
Espainiako Estatuan, oro har, 420 espaziok egin dute bat programarekin. Deneera 3.000 proiekzio-pantaila baino gehiago biltzen dituzte.
Pandemiaren ondoren ikusleak aretoetara itzultzea sustatzeko zuzeneko laguntzak jaso zitzaketen establezimendu pribatuen % 64,22k egin dute bat, besteak beste, Yelmo, Kinépolis, Ocine, Artesiete, Axion, Cinesa, Verdi, Renoir edo Odeon areto ezagunek.
ICAAren arabera, 65 urtetik gorako 9,5 milioi pertsona baliatu ahal izango dira deskontuez, pandemiak gehien kaltetutako kultura-sektoreko segmentuetako bat.
65 urtetik gorako pertsonak dira pandemia ostean aretoetan zinemara joateko ohiturei berriro heltzea gehien kostatzen ari zaienak. ministerioak adierazi duenez.
20-24 urteko gazteen % 49,3 gutxienez urtean behin joan zen zinemara 2021etik 2022ra bitartean, aldiz, adinekoen artean, % 6ra jaisten da portzentaia.