Itxi

Gizartea

2023ko SANFERMINAK

Labanaz zauritu dute gazte bat Iruñeko Media Luna inguruan

EITB MEDIA

Biktima ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin, eta Polizia Nazionalak ikerketa ireki du erasotzailea atxilotzeko.

Iruñeko bizilagun bat labankatu dute gaur goizean, sanfermin jaiez gozatzen ari zela, Media Luna kalean. Pronostiko erreserbatuko zauriekin ospitaleratu dute eta Polizia Nazionalak ikerketa ireki du zer gertatu den argitzeko eta erasotzailea atxilotzeko.

Polizia iturriek jakitera eman dutenez, 04:00 aldera gertatu da erasoa, 21 urteko biktima lagun batekin zegoela. Bat-batean, erasotzailea hurbildu zaie, eta, ageriko arrazoirik gabe, hainbat aldiz labankatu du biktima. Lagunak ihes egitea lortu du.

Erasotzailea urrundu denean, biktima odoletan zegoen eta ospitalera eraman dute.

Zaurituak pronostiko erreserbatua du eta Polizia Nazionala gertakarien nondik norakoak ikertzen ari da eta egilea atxilotzeko.