Gizartea
Musika Jaialdia
Bilbao BBK Livek marka hautsi du bere hamazazpigarren edizioan, 120 000 pertsona baino gehiagorekin
EITB MEDIA
Arctic Monkeys talde britainiarrak amaiera bikaina eman dio "musika eta kontzientzia ingurunearekin bat egiteko erreferente" bihurtu den ekitaldiaren hamazazpigarren edizioari. Datorren urteko jaialdia uztailaren 11, 12 eta 13an izango da.
-
Arctic Monkeys talde britainiarra. EFE.
-
Jende giroa ostegunean BBK Live jaialdiaren lehen egunean. Argazkia: Dosis 75.
-
Jende giroa ostegunean BBK Live jaialdiaren lehen egunean.
-
Jende giroa ostegunean BBK Live jaialdiaren lehen egunean.
-
Jende giroa ostegunean BBK Live jaialdiaren lehen egunean.
-
Jende giroa ostegunean BBK Live jaialdiaren lehen egunean.
-
Amaia abeslari eta konpositorea ostegun honetan. Argazkia: EFE.
-
Amaia abeslari eta konpositorea ostegun honetan. Argazkia: EFE.
-
Florence and the Machine talde britainiarreko liderra eta abeslaria. EFE.
-
Florence and the Machine kontzertura bertaratuak. Argazkia: EFE.
-
Anthony Gonzalez abeslaria, M83 taldekoa. Argazkia: EFE.
-
Jende giroa ostiral honetan Duki rapero eta konpositore argentinarraren kontzertuan. Argazkia: EFE.
-
Jende giroa ostiralean BBK Live jaialdiaren bigarren egunean. Argazkia: EFE.
-
Pavement talde estatubatuarreko kideak. Argazkia: EFE.
-
Pavement talde estatubatuarreko kideak. Argazkia: EFE.
-
Pavement talde estatubatuarreko kideak. Argazkia: EFE.
-
Roisín Murphy abeslari eta konpositore irlandarra. Argazkia: EFE.
-
Roisín Murphy abeslari eta konpositore irlandarra. Argazkia: EFE.
-
Jende giroa ostiral honetan BBK Live jaialdiaren bigarren egunean. Argazkia: EFE.
-
Jende giroa ostiralean Duki rapero eta konpositore argentinarraren kontzertuan. Argazkia: EFE.
-
Duki
-
Maria Escarmiento
-
Maria Escarmiento
-
Phoenix
-
Roisin Murphy
-
La Plazuela
-
Nanpa Basico
-
The Blaze
-
Tinariwen
-
The Last Dinner Party talde britainiarreko kideak. EFE.
-
Love of Lesbian taldeko kideak. EFE.
-
Love of Lesbian taldearen kontzertua. EFE.
-
Love of Lesbian taldeko abeslaria, Santi Balmes. EFE.
-
Arctic Monkeys talde britainiarra. EFE.
-
Arctic Monkeys talde britainiarra. EFE.
-
Arctic Monkeys talde britainiarra. EFE.
-
Jaialdiaren ikuspegi panoramikoa, larunbatean. EFE.
-
070 Shake
-
Coucou Chloe
-
Merina Gris
-
Young Fathers
-
Love of Lesbian
-
Hofe
-
Rojuu
-
Judeline
-
Arctic Monkeys
-
Eneritz Furyak
Bilbao BBK Live jaialdiaren hamazazpigarren edizioa amaitu da jada. 120.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte, ostegunetik larunbat gauera arte, eta aurreko edizioko marka hautsi du.
Arctic Monkeys talde britainiarrak amaiera bikaina eman dio BBKri, emanaldi indartsu eta zainduarekin. Alex Turner buru duen taldeak talentua eta energia xahutu ditu eta ikusleak gozatu dute.
Arctic Monkeys taldearen kontzertua larunbatean Kobetamendin. Argazkia: EFE.
Antolatzaileek prentsa ohar batean azpimarratu dutenez, ekitaldia "erreferente" bihurtu da "ingurumenarekiko konpromisoan eta musika eta kontzientzia ingurunearekin uztartzean".
"Hiru egunez, Kobetamendiko mendi enblematikoa musikaren eta emozioen epizentroa bihurtu da. Lehen mailako programazioarekin, Bilbao BBK Livek munduko txoko guztietako 120.000 pertsona baino gehiago bildu ditu Kobetamendi eta Bereziak guneetan, kontzertuez gozatzeko", gaineratu dute.
Love of Lesbian kontzertuaren ikuspegi panoramikoa . Argazkia: EFE.
Bertaratutakoen % 35 nazioartekoak izan dira, 75 herrialdetakoak. Erresuma Batua, Frantzia, Estatu Batuak, Alemania eta Italia izan dira parte-hartzaile gehien izan dituzten herrialdeak. Estatu mailan, Madril, Katalunia, Kantabria eta Valentziako Erkidegoa izan dira jaialdiarekiko jarraitzaile gehien izan dituzten probintziak. Jaialdia bart amaitu da, besteak beste, Arctic Monkeys, Love of Lesbian eta IDLES taldeen emanaldiekin.
Horrela, Bilbao BBK Livek bere hamazazpigarren edizioari amaiera eman dio. Hiru egunetan 100 kontzertu baino gehiago programatu dira, Florence + The Machine, Pavement eta Arctic Monkeys taldeen kontzertuekin eta Phoenix, The Chemical Brothers eta Duki taldeen emanaldiekin, besteak beste.
Datorren urtean BBK Live uztailaren 11, 12 eta 13an izango da.