Gizartea
KRISI KLIMATIKOA
Amaitu berri den hilabetea historiako ekainik beroena izan da munduan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Inoiz erregistratutako ekainik beroena izan da, eta tenperaturak 0,5 gradu egin du gora 1991tik 2020rako batez bestekoarekin alderatuta, Europar Batasuneko Copernicus sistemaren azken datuen arabera.
-
Beroa Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Historiako ekainik beroena izan da pasatu berri den hau munduan, eta tenperaturak 0,5 gradu egin du gora 1991tik 2020rako batez bestekoarekin alderatuta, Europar Batasuneko Copernicus sistemaren azken datuen arabera.
Inoiz erregistratutako ekainik beroena izan da Europa ipar-mendebaldean, Kanadaren zati batean, Ameriketako Estatu Batuetan, Mexikon, Asian eta Australia ekialdean.
Aitzitik, tenperaturak batez bestekoaren azpitik gelditu dira Australia mendebaldean, Estatu Batuetako mendebaldean eta Errusia ekialdean.
Halaber, ozeanoetako uraren gainazaleko tenperaturak ere marka guztiak hautsi ditu, eta "ezohiko tenperaturak" erregistratu dira Ipar Atlantikoan.
Bestalde, iragan berri den ekaina batez bestekoa baino hezeagoa izan da Europa hegoaldean, Islandia mendebaldean eta Errusia ipar-mendebaldean; aitzitik, lehorragoa, Ipar Amerikan, Afrikako Adarrean, Hegoafrikan, Hego Amerikan, eta Australiako hainbat tokitan.