Itxi

Gizartea

Trafikoa

Sei pertsona zauritu dira Lekunberrin, tartean hiru adingabe, furgoneta batek istripua izanda

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Adin txikikoak arin zauritu dira. A-15 errepidearen erreietako bat, 129. kilometroan, itxita egon da, ibilgailuaren barruan bidaiarietako bat harrapatuta geratu denez, hortik ateratzeko suhiltzaileak lanean ibili direlako.

  • Lekunberrin istripua izandako furgonetaren irudia. Argazkia: Foruzaingoa Twitter

    Lekunberrin istripua izandako furgonetaren irudia. Argazkia: Foruzaingoa Twitter

Sei pertsona zauritu dira, tartean hiru adingabe, igande arratsalde honetan A-15ean, Lekunberri parean (Nafarroa), furgoneta batek istripua izan ostean. Ez da zaurituen osasun egoeraren inguruan informaziorik zabaldu, baina adingabeek zauri arinak dituzte. 

Errepidearen erreietako bat, 129. kilometroan, itxita egon da, ibilgailuaren barruan bidaiarietako bat harrapatuta geratu denez, hortik ateratzeko suhiltzaileak lanean ibili direlako. Donostiarako bidean zihoan furgoneta, zortzi pertsonekin, errepidetik atera eta irauli duenean.

Suhiltzaileak, anbulantziak eta Nafarroako Gobernuko helikoptero bat mobilizatu dituzte.