Itxi

Gizartea

Nafarroa

Mutiloako jaietan zauritutako gazte bat ospitaleratu dute

EITB Media

Gaztea goizaldeko 00:30ak aldera eraman zuten ospitalera. Polizia Judiziala gertatutakoa ikertzen ari da.

Gazte bat zauritu da bart Nafarroan, Mutiloa herriko jaietan, eta ospitalera eraman behar izan dute, Foruzaingoak EITB Mediari jakinarazi dionez.

Goizaldean zauritu da, 00:30 aldera, eta Polizia Judizialak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Diario de Navarra eta Noticias de Navarra egunkariek jakitera eman dutenez, baliteke buruan traumatismo larria izatea; eraso baten ondorioz egin duen argitzen ari dira. Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko ZIUn ari dira zaintzen.