Itxi

Gizartea

DEUSTOBAROMETROA

Bizitzaren kostua eta osasun arreta dira EAEko herritarren bi kezka nagusiak

EITB MEDIA

Azken Deustobarometroaren emaitzen arabera, azken sei hilabeteetan behera egin du prezioen igoerarekiko kezkak, eta osasunarekikoak, aldiz, gora egiten jarraitu du.

  • Jendea paseatzen. Artxiboko argazkia: EFE

    Jendea paseatzen. Artxiboko argazkia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren bi kezka nagusiak bizitzaren kostua (% 45) eta osasun arreta (% 43) dira, gaur argitaratu den azken Deustobarometroaren arabera. Segurtasunik eza (% 20,8) hirugarren kezka izatera igaro da, eta langabeziarekiko kezka (% 8) azken hamarkadako baxuena da.

1.000 pertsonari egindako inkestaren arabera, azken sei hilabeteetan behera egin du prezioen igoerarekiko kezkak, eta osasunarekiko kezkak gora egiten jarraitu du.

Gainera, inkestan parte hartu dutenek 5aren azpiko nota bat jarri diote Osakidetzari (4,8), azken hamarkadan lehen aldiz.

Osakidetzari dagokionez, herritarren % 81ek uste dute baliabide gutxi edo oso gutxi bideratzen direla. Zehazki, % 88aren esanetan, osasun arloko langileak falta direla, eta apur bat gutxiago dira (% 79) osasun arloko langileek arrazoiak dituzte mobilizatzeko eta beren lan baldintzengatik protesta egiteko arrazoiak dituztela pentsatzen dutenak. Inkestan parte hartu duten lautik ia hiruk ez zuten lortu hitzordua nahi bezain azkar mediku espezialistarekin, ezta Lehen Arretako medikuarekin ere (% 60). Bestalde,  gehienen (% 78) iritziz, osasun instalazioak egoera onean daude eta aurrez aurre artatu zituzten egoerak hala eskatzen zuenean (% 63).

Deustuko Unibertsitateak 2023ko udako Deustobarometroaren emaitzak aurkeztu ditu gaur goizean, eta bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko egoera sozial, ekonomiko eta politikoari buruz galdetu diete herritarrei.