Gizartea
INDARKERIA MATXISTA
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, asteburuan emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
EITB MEDIA
19 urteko bi emakumek asteburuan salatutako bi sexu-eraso ikertzen ari dira; horietako bat larunbat goizaldean jazo zen, eta bestea, igandean. Ertzaintzak gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu du.
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Bilbon, asteburu honetan emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari baieztatu dionez.
Ildo horretatik, Ertzaintza asteburuan bi emakumeri egindako bi sexu-eraso ikertzen ari da; horietako bat larunbat goizaldean jazo zen, eta bestea, igandean.
Euskadi Irratiak zabaldu duenez, 19 urteko emakume batek ukituak salatu zituen. Erasoa larunbat goizaldean jazo zen, lantokitik irten ostean Europa Parkeko tunel batetik zihoala. Erasotzailea bilatzen ari dira.
Bigarren eraso matxista igandean jazo zen, hiriko erdiguneko diskoteka bateko komunean. Ertzaintzak eraso horren susmagarria atxilotu du, eta ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.