Gizartea
Abisu horia
Ekaitz bortitzak izan dira Zallan eta Balmasedan, besteak beste
EITB MEDIA
Euskal Herriko hainbat tokitan arratsaldean izan diren zaparrada trumoitsuek 5,3 litro metro karratuko utzi dituzte hamar minutuan Zallan, eta 6,5 litro metro karratuko 20 minutuan Balmasedan.
-
Igandeko euri-jasa Balmasedan (Bizkaia). Argazkia: @Andreadirecti2 Murrizketa testua
Euskal Herriko hainbat tokitan arratsaldean izan diren zaparrada trumoitsuek 5,3 litro metro karratuko utzi dituzte hamar minutuan Zallan, eta 6,5 litro metro karratuko 20 minutuan Balmasedan, Euskalmeten datuen arabera.
@Euskalmet @eguraldia Amurrio zuzenean pic.twitter.com/A6WH7gyG5W
— VIÑUELO (@IzaskunTxipi) June 19, 2023
Abisu horia ezarri dute Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan gaur, prezipitazio iraunkorrak espero baitziren, bereziki arratsaldean.
Bestalde, igande arratsaldean izan ziren ekaitzek ia 8.000 tximista utzi zituzten EAEn, Euskalmeten arabera. Zehazki, 7.722 tximista zenbatu ziren, 4.775 Bizkaian; Araban 1.662 deskarga izan ziren, eta Gipuzkoan, 1.285.
¿#Tximista kopurua atzo:
— Euskalmet (@Euskalmet) June 19, 2023
¿Bizkaian: 4.775
¿Araban: 1.662
¿Gipuzkoan: 1.285 pic.twitter.com/8qurZAIRZP
Horrelako fenomeno atmosferikoek, udaberrian eta udan ohikoak, antzeko egoerak eragin dituzte lehenago ere, hala nola 2021eko ekainaren 16an, orduan ia 6.000 tximista erregistratu baitziren.
Bilbora iritsi da ekaitza! @Euskalmet #ekaitza #tximista pic.twitter.com/L3nGT60omC
— Julen Garzia (@gartzaia) June 19, 2023