Gizartea
Araba
Iragan asteartean Gasteizko BEik harrapatutako 70 urteko emakumea hil egin da
EITB Media
Emakumea Araba Klinika zaharraren parean dagoen Salbatierrabide kaleko geltokian harrapatu zuten. Santiago ospitalera eraman eta bertan ospitaleratu zuten.
-
Gasteizko Bus Elektroniko Adimendunak (BEi). Artxiboko irudia.
EITBk baieztatu duenez, joan den asteartean Gasteizko Bus Elektroniko Adimendunak (BEi) harrapatutako emakumea hil egin da gaur. Martxan jarri zenetik BEik izan duen lehen istripu larria da.
70 urteko emakumea Araba Klinika zaharraren parean dagoen Salbatierrabide kaleko geltokian harrapatu zuten. Ezbeharra 14:30 aldera gertatu zen. Emakumea Santiago ospitalera eraman eta bertan ospitaleratu zuten.