Gizartea
Ipar Euskal Herria
2024ko Baionako Bestak astebete aurreratu dituzte, Joko Olinpikoak tarteko
EITB Media
Uztailaren 10etik 14ra ospatuko dituzte ohiz hilabete amaieran izaten diren jaiak. Baina atzeratzea erabaki dute, besteak beste, Baionara gerturatu ohi diren diren poliziak Parisen izango direlako egun horietan.
-
Baionako kale bat, festetan zehar. Artxiboko argazkia: EITB Media
Datorren urteko Baionako Bestak ohi baino bi aste lehenago izango direla baieztatu du larunbat honetan jaien batzorde antolatzaileak; uztailaren 10etik 14ra, hain zuzen. Uztailaren amaieran ospatzen dira normalean, baina 2024an aurreratu behar izango dtuzte, Parisen izango diren Joko Olinpikoengatik.
Orain arte, zalantza zegoen noiz ospatu ahalko ziren, berez 24tik 28ra izatea baitzegokien, baina Baionako Besta Batzordeak onartu berri du aurrerapena. Hala, bat etorriko dira Iruñeko sanferminen amaierarekin.
Jean-Rene Etchegaray auzapezak baieztatu duenez, bi arrazoirengatik aurreratu dituzte bestak: Parisko Joko Olinpikoen egutegiarekin bat zetozelako, baina bereziki, bestetarako gerturatu ohi diren diren poliziak Estatuko hiriburuan izango direlako une horretan, eta ez Baionan.
Bost egunetarako, 280 agente berezi eskatu ditu Udalak, ohiko 500 udaltzainez gain.