Gizartea
Nafarroa
Bosgarren solairutik eroritako 42 urteko gizonezko baten heriotza ikertzen ari dira Barañainen
EITB MEDIA
Arga Ibai plazan kokatutako etxebizitza-eraikin bateko bosgarren solairutik behera erori da gizona. Hipotesi guztiekin lanean dabil Foruzaingoa.
-
Jazoera gertatu den lekuaren irudietako bat, Barañainen. Argazkia: EITB MEDIA
42 urteko gizonezko bat hil da ostiral honetan Barañainen, bosgarren solairu batetik erorita, eta gertaera argitzeko ikerketa abiatu du Foruzaingoak.
Jazoera ostiral honetan gertatu da, 23:00ak aldera, Barañaingo Arga Ibaia plazan. Argitu gabeko arrazoiengatik, 22. zenbakian kokatutako etxebizitza-eraikineko bosgarren solairutik behera erori da gizonezkoa.
Hipotesi guztiekin lanean dabil Foruzaingoa, eta ez du baztertzen hilketa bat izatea.