Itxi

Gizartea

Ziberdelituak

6.086 delitu informatiko atzeman dituzte 2023ko lehen hiruhilekoan EAEn, iaz baino % 22 gehiago

EITB MEDIA

Delitu horietatik 5.364 (% 19 gehiago) ziberiruzurrak izan ziren, 279 (% 37 gehiago) ziberfaltsutzeak, 204 (% 15 gehiago) sekretuak argitara ematearekin lotutakoak, 44 (% 4 gutxiago) zibermehatxuak eta ziberjazarpenak, 25 (% 108 gehiago) ziberdelitu sexualak eta 11 (% 83 gehiago) zibererasoak.

  • Ordenagailu baten teklatua

    Ordenagailu baten teklatua. Argazkia: Pixabay

2023ko lehen hiruhilekoan 6.086 delitu informatiko atzeman dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan (aurreko urteko denbora tarte berean baino % 22 gehiago). Hain zuzen ere, aurten izandako delituen % 25 dira ziberdelituak.

Delitu horietatik 5.364 (% 19 gehiago) ziberiruzurrak izan ziren, 279 (% 37 gehiago) ziberfaltsutzeak, 204 (% 15 gehiago) sekretuak argitara ematearekin lotutakoak, 44 (% 4 gutxiago) zibermehatxuak eta ziberjazarpenak, 25 (% 108 gehiago) ziberdelitu sexualak eta 11 (% 83 gehiago) zibererasoak.

Datuok gaur eman dituzte jakitera EAEko Segurtasun Batzordearen bileraren ondotik. Batzordeak Bilbon egin du bilera, Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburua eta Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa buru zirela.

Horrekin lotuta, gogorarazi behar da EAEk Zibersegurtasun Agentzia edukiko duela aurki: Cyberzaintza. Erakundeak delitu informatikoen kontrako borrokan "modu integralean" jardungo du eta, hala, herritarrak, erakundeak eta enpresak datuen lapurretaz eta halako delituez babesteaz arduratuko da. 

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN