Gizartea
Trafikoa
Bukatu dira N-1 errepidean kamioi baten matxuragatik goizeko lehen orduan sortutako auto ilarak
EITB MEDIA
Lasarterako noranzkoan gelditu da ibilgailua, aurrera egin ezinik. Horrek trafikoa zaildu du Andoain parean.
-
3 kilometroko ilarak sortu dira N-1 errepidean, Andoainen. Argazkia: EITB Media
Kamioi batek goizeko lehen orduan izandako matxurak auto ilara luzeak eragin ditu N-1 errepidean, Andoain parean eta Lasarterako noranzkoan. Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, 07:00ak aldera gelditu da ibilgailua, aurrera egin ezinik, eta ondorioz errei bat itxi behar izan dute.
Lau kilometrorainoko ilarak sortu dira uneren batean, baina 10:00etarako garbi zegoen errepidea.