Gizartea
Mugikortasuna
Bizkaiak urtea amaitu arte luzatu du garraio tarifen % 50eko murrizketa
Agentziak | EITB Media
Tarifen murrizketa CTBren aldi baterako bonu guztietan aplikatuko da, baita Creditrans eta Giza Partzuergoa tituluetan ere, baina ez noizbehinkako tituluetan (joaneko txartela), erabaki honetatik kanpo geratzen baitira.
-
Bilboko Metroa. Argazkia: EFE
Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Kontseilu Nagusiak (CTB) erabaki du urtea amaitu arte luzatzea aldi baterako garraio eta Creditrans tituluen prezioetan 2022ko ekainetik aplikatzen den % 50eko murrizketa.
Tarifen murrizketa CTBren aldi baterako titulu guztietan aplikatuko da, baita Creditrans eta Giza Partzuergoa tituluetan ere, baina ez noizbehinkako tituluetan (joaneko txartela), erabaki horretatik kanpo geratzen baitira, Bizkaiko Garraio Partzuergoak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Tarifen murrizketa hori Bilboko Metroko 1, 2 eta 3 lineetan, Bizkaibusen Gazte zerbitzuan, Sopela eta Leioako tokiko autobus-zerbitzuetan eta Bilbobus zerbitzuan aplikatuko da Gazte tituluetan.
Hitzarmen honetan jasotzen ez diren zerbitzuen Creditrans tituluak (Bilbobus, Bizkaibus, Etxebarribus eta Kbus) erakunde eskudunek onartu beharko dituzte.