Itxi

Gizartea

Eguraldia

Euskadik abisu horia ezarri du, euriteengatik, 21:00ak arte

Agentziak | EITB Media

Abisu horia 15:00etatik 21:00etara egongo da indarrean, eta, aurreikuspenen arabera, 15 l/m2 baino gehiago gainditu litezke ordubetean, batez ere hegoaldean.

  • Pertsona batzuk euritik babesten, Gasteizko Salburua auzoan. Artxiboko argazkia: EFE

    Pertsona batzuk euritik babesten, Gasteizko Salburua auzoan. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du astearte honetarako, prezipitazio handiak izateko arriskuagatik, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Abisu horia 15:00etatik 21:00etara egongo da indarrean, eta, aurreikuspenen arabera, 15 l/m2-tik gora pilatu litezke ordubetean, batez ere hegoaldean.

Iragarpenaren arabera, zaparrada trumoitsuak botako ditu, eta baliteke han-hemenka handiak izatea, batez ere hegoaldean. Zaparradekin batera txingorra ere bota lezake.