Gizartea
Sare sozialak
Twitter EBko desinformazioaren arloko jardunbide egokien kodetik atera da
Agentziak | EITB Media
Kode hori zerbitzu digitaletan diharduten 30 bat enpresari aplikatzen zaie (Meta, Mozilla, Google, Microsoft eta TikTok enpresa erraldoiei, besteak beste), sareetan 'fake news' edo albiste faltsuak desagerraraztea helburu.
-
Twitterren bulegoak. Artxiboko argazkia: EFE
Twitterrek Europar Batasuneko (EB) Interneteko desinformazioaren aurkako praktiken kodetik erretiratzea erabaki du. Orain arte, bere borondatez parte hartzen zuen kode horretan. Sare sozialetatik 'fake news' edo albiste faltsuak desagerraraztea du helburu.
2018an sortutako jardunbide egokien kode hori zerbitzu digitaletan diharduten 30 bat enpresari aplikatzen zaie, Meta, Mozilla, Google, Microsoft eta TikTok enpresa erraldoiei, besteak beste.
Horiek idatzi bat sinatu zuten Interneteko desinformazioari aurre egiteko eta informazio faltsua sustatzen zuten albiste iturriekin zein publizitate engainagarri eta egiaztatu gabeekin amaitzeko konpromisoa berresteko.
Elon Musk Twitterreko egungo CEOak sare soziala "adierazpen askatasuna" sustatzeko asmoz erosi zuen arren, bere aurrekoek sinatutako kodearekin jarraitu nahi ez duela erakutsi du.