Itxi

Gizartea

ELKARRIZKETA

Deustuko Medikuntzako ikasleek praktikak Osakidetzan egin ahal izatea eskatuko dio errektoreak Sagarduiri

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Deustuko Unibertsitateko errektore berria Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarekin bilduko da laster, Osakidetzarekin hitzarmen bat gauzatzeko aukera aztertzeko asmoz.

  • Juan José Etxeberria, rector de la Universidad de Deusto. Imagen obtenida de un vídeo de EITB Media

    Juan Jose Etxeberria Deustuko Unibertsitateko errektorea. EITB Mediaren bideo bateko irudia

    23:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Juan Jose Etxeberria Deustuko Unibertsitateko errektore berriak igande honetan iragarri duenez, "laster, aste batzuk barru", Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarekin bilduko da, Medikuntzako ikasleek praktikak Osakidetzan bertan egiteko aukera izan ditzaten.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Etxeberriak nabarmendu du Deustuko Unibertsitateak "harreman bikaina" duela inguruko enpresekin. Errektore izendatu berriak, Jose Maria Guiberten ordez hartu du kargua, 10 urteren ondoren.

Testuinguru horretan, azken urteotan "garrantzia gehien" izan duten unibertsitate ikasketak ingeniaritzarekin, osasunarekin eta kirolarekin lotutakoak izan direla ohartarazi du. Nolanahi ere, humanitateekin lotutako titulazioak ere oso garrantzitsuak direla azpimarratu du.

Medikuntzako ikasleen praktika hitzarmenei buruz galdetuta, errektoreak iragarri du "laster" bilduko dela Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarekin gai hori aztertzeko. Ildo horretatik, Osakidetzarekin hitzarmen bat gauzatzeko aukera aztertzea da asmoa.

"Aurrera egitea espero dut, gure ikasle batzuek Osakidetzan ere lan egingo dutelako, eta ona da hainbat ospitaletan nola lan egiten den ikastea. Beste herrialde batzuekin praktikak egiteko akordioak ixten ere saiatzen ari gara, eta horrek, gazteak gure unibertsitatera erakartzen ditu", adierazi du.