Gizartea
Mendiko istripuak
69 urteko mendizale bat hil da Bastidan, gandor batetik erorita
EITB Media
Erreskate taldeek biktimaren gorpua aurkitu eta lekutik atera dute dagoeneko.
-
Mendizalea hildako Bastidako mendiaren irudietako bat. Argazkia: EITB MEDIA
69 urteko mendizale bat hil da igande honetan, Bastidako (Araba) gailur batetik erorita.
Goizeko 09:00ak aldera gertatu da. SOS Deiak 112 zerbitzuak deia jaso du, Bastidako mendi baten gailurretik oinez zihoan gizon bat "Conchas de Haro" deritzonetik gertu zegoela ohartarazteko.
Gorpua lur-eremu malkartsuan zegoenez, Ertzaintzaren Zainzta eta Erreskate Unitateak eta suhiltzaileek berreskuratu behar izan dute. Gasteizko Txagorritxu Ospitalera eraman dute helikopteroz, eta bertatik Auzitegiko Institutu Anatomikora.