Itxi

Gizartea

Gipuzkoa

AP-8ko Elgoibarko adarra itxi dute, Bilborako noranzkoan, konponketa batengatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Trafikorako itxita egongo da asteburu honetan, gaineko pasabidearen zabalkuntza-junturak berrituko dituztelako. Alternatiba gisa, Eibarko 71. sarrera eta irteera erabiltzea gomendatu dute.

AP-8ko Elgoibarko adarra, Bilborako noranzkoan, trafikorako itxita egongo da asteburu honetan, gaineko pasabidearen zabalkuntza-junturak berrituko dituztelako, 64,500 puntu kilometrikoan, Bidegik jakitera eman duenez.

Hori dela eta, Elgoibarrerako irteera-erraia eta Elgoibartik Bilborako sarrera-erraia itxi egingo dituzte larunbat honetako 08:00etatik igandeko 17:00ak arte. Alternatiba gisa, Eibarko 71. sarrera eta irteera erabiltzea gomendatu dute.