Gizartea
BIZKAIA
Ertzaintzaren kargak izan dira Erandion, gizon baten etxegabetzea saihestu nahi izan dutenen aurka
EITB Media
Etxebizitza bat hustu du Ertzaintzak Erandion, eta tentsio uneak izan dira etxegabetzea eragoztera joan diren pertsonen eta agenteen artean.
-
Erandion etxegabetu duten etxebizitza. Argazkia: @Kontseilua_Bilb
Tentsio uneak eta Ertzaintzaren kargak izan dira gaur goizean Erandion, etxegabetze batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, jende asko pilatu da eta hainbat pertsona identifikatu dituzte.
¿¿ La #Ertzaintza acaba de desalojar violentamente el portal de la familia desahuciada en #Erandio ¿ Decenas de personas siguen apoyando frente al portal pic.twitter.com/hdBRb0D9gL
— Ecuador Etxea (@EcuadorEtxea) May 25, 2023
Bilboko Etxebizitza Sindikatuak eta Uribe kostako GKSk kaleratzeari aurre egiteko eta bizilagunari babesa emateko deialdia egin zuten 10:30erako, eta pertsona ugari joan dira Tartanga kaleko 8. atarira, kaleratzea eragozteko asmoz.
Hainbat aldiz atzeratu ostean, epaileak 11:00etarako aginduta zuen behin betiko hustea.
Ertzaintza bertaratu denean, tentsio uneak eta Ertzaintzaren kargak izan dira. Dena dela, azkenean, etxebizitza hustu egin dute.
Bertan bizi den pertsonak sare sozialetan azaldu duenez, bost urte zeramatzan etxe horretan bizitzen, eta Udalak, Sestaon, beste leku bat eskaini zion 1902an eraikitako eta duela gutxi Europar Batasunak "gune degradatu" izendatu duen eraikin batean. Gaineratu duenez, aukera horren aurrean zalantzak agertu zizkien udal ordezkariei, alokairua ordaintzeko zailtasunak izango zituelakoan.
Hemen gure kidearen adierazpenak.
— Kontseilu Sozialista Bilbo (@Kontseilua_Bilb) May 25, 2023
Itxaroten jarraitzen dugu. Etxegabetzearen ordua 11:00etarako zegoen aurreikusita.
Gaur-gaurkoz ez dago etxebizitza alternatibarik. pic.twitter.com/GIRlUJwYPi