Gizartea
Bidaiak
Bi hegaldi gehiago izango dira astean Iruñea eta Madril artean, goizeko lehen orduan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Urriaren 23tik aurrera, Iberiak bi hegaldi gehiago jarriko ditu 06:45ean. Orain arte, asteazken eta ostegunetan soilik eskaintzen zuen zerbitzu hori, baina, udazkenetik aurrera, astelehen eta asteartetara zabalduko du eskaintza.
-
Iruñeko aireportua
Iruñeko aireportuak bi hegaldi berri izango ditu Madrilera astelehen eta asteartetan, udazkenetik aurrera. Batez ere, laneko kontuengatik bidaiatzen duten pertsonei zuzenduta handituko du eskaintza.
Hala, urriaren 23tik aurrera, Iberiak bi hegaldi gehiago jarriko ditu 06:45ean. Orain arte, asteazken eta ostegunetan soilik eskaintzen zuen zerbitzu hori, baina astelehen eta astearteetara zabalduko du eskaintza.
Lau dira gaur egun Noainera 21:25ean iristen diren hegaldiak (orain dela gutxira arte bi ziren), eta horri esker, hegazkinek gaua aireportuan bertan igarotzen dutenez, goizetik bi hegaldi berri jartzeko aukera izan du Iberiak.
Horrela, Madrilera lanera doazenek egun osoa han igarotzeko aukera izango dute, Iruñera egunero 20:25ean itzultzen den hegaldia hartuta. Halaber, Europako zein nazioarteko beste herrialde batzuekin loturak hobetuko ditu Iruñeko aireportuak bi hegaldi berri horiekin.