Gizartea
Abiadura Handiko Trena
AHTaren garapena berriz aztertzeko eskatu dio Bruselak Frantziari
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Europako Batzordeak "kezkagarritzat" jo du Frantziako Gobernuak Abiadura Handiko Trenaren eraikuntza 2042ra arte atzeratu nahi izatea; izan ere, proiektua 2030ean amaitzeko helburua bete daitekeela uste du. Gainera, krisi energetikoari aurre egiteko laguntzekin amaitzea gomendatu dio Espainiari.
-
Abiadura Handiko Trenaren (AHT) eraikuntza. Argazkia: EFE.
Europako Batzordeak Frantziari dei egin dio Atlantikoko korridoretik abiadura handiko konexioaren garapena berriz aztertzeko, eta "kezkagarritzat" jo du Frantziako Gobernuak 2042ra arte atzeratu nahi izatea. Gainera, proiektua 2030ean amaitzeko helburua bete daitekeela uste duela gaineratu du Bruselask.
"Teknikoki eta finantzarioki posible dela lehen fase honetako bi tarteak aldi berean gauzatzea baieztatu zidaten; hau da, 2032rako", azaldu du Atlantikoko korridoreaz arduratzen den Europako Batzordeko adituak, Europako Parlamentuko Garraio Batzordean.
Laguntzekin amaitu
Gainera, Europako Batzordeak Espainiari gomendatu dio krisi energetikoari aurre egiteko laguntzak kentzen hastea 2023ko amaierarako, eta erabat ezabatzea 2024an. Horren helburua gastua mugatzea eta defizit publikoa murriztea izango litzateke.
Horrekin batera, prezioen igoera gehiago izanez gero laguntza-neurri gehiago behar izatekotan, neurri horiek fiskalki eskuragarriak izan beharko dutela adierazi du, eta soilik etxe eta enpresa ahulenak babestera bideratu beharko direla.