Gizartea
Azkoitia
Urola ibaia berde kolorez tindatuta agertu da gaur
EITB MEDIA
Azkoitiko Udalak azaldu duen arabera, Altuna y Uria enpresa CIE Automotive konpainiarentzat exekutatzen ari den obretan egiten ari den "entsegu batzuek" eragin dute; hala ere, isuritako substantzia "toxikoa ez dela" zehaztu du.
-
Azkoitiko Urola ibaia. Argazkia: EITB MEDIA.
Gaur eguerdian, Azkoitiko Urola ibaia berde kolorez tindatuta agertu da. Udalak azaldu duenez, Altuna y Uria enpresa CIE Automotive konpainiarentzat exekutatzen ari den obretan egiten ari den "entsegu batzuek" eragin dute; hala ere, isuritako substantzia "toxikoa ez dela" zehaztu du.
"Enpresak proba batzuk egiteko fluoreszeina sodikoa erabili du (…) Ez du inolako ingurumen-inpakturik", azaldu du Udalak ohar baten bitartez. Izan ere, substantzia hori ihesak detektatzeko eta jariakorren joan-etorriak ikusteko erabiltzen da. Kasu honetan, "obra barruko euri-uren norabidea ezagutzeko" erabili dute.
Herrian sortutako kezkari aurre egiteko, "lasaitasun mezua" zabaldu du Azkoitiko Udalak: "Efektu bisual batean geratu da".
Hala ere, ibaia bere onera etorri da 14:25etan. Beraz, kolore berde ordu pare bat bakarrik iraun du.
Urola ibaia bere onera etorri da 14:25etan. Argazkia: EITB MEDIA.